2023 Aurkezpena eta batzordeak

2023 Aurkezpena eta batzordeak

Euskadiko Endokrinologia, Diabetes eta Nutrizioko Elkartearen XXIV. Biltzarra

 

Bazkide eta lagun estimatuok,

Euskadiko Endokrinologia, Diabetes eta Nutrizioko Elkartearen (SEDyNE) Zuzendaritza Batzordeak eskatutakoa betez, bere urteko Biltzarra antolatzeari ekin diogu. Biltzar horrek edizio aipagarri batera iritsiko da oraingoan, zeren XXIV.a izango baita. Ekitaldia 2023ko martxoaren 10ean izango da, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Biltzar hau Endokrinologia eta Nutrizioaren arloetan Euskadin lan egiten dugu guztion topagunea izan da beti. Bertan, gure esperientzia profesionalak konpartitu ditzakegu, aspaldiko lagunak berriro topatu eta endokrinologoen belaunaldi berriak gure ezagutza-eremuan sartu.

Helburu horiek betetzen jarraitzeko, egitarau bat garatu dugu, aurreko biltzarretako gidalerroei jarraituz. Biltzarra egun bakar batean egingo da, ahalik eta pertsona gehien bertaratu ahal izan daitezen. Goizeko eta arratsaldeko saioak egongo dira, hitzaldi magistralak eta mahai-inguruak uztartuz, bai komunak, bitzarrera datozen guztientzat, eta bai aldi berekoak, gure bazkideen profil profesionalei erantzuteko. Gisa berean, espazio bat erreserbatuko da SEDyNEko bazkideek egindako lan zientifikoak aurkezteko.

Ezin ahaztu dezakegu babesleei gure esker ona adieraztea, zeren urtez urte bilera zientifiko hau erraztu eta ahalbidetzen baitute euren ekarpenekin.

Espero dugu ilusio handiz prestatu dugun egitaraua erakargarria izatea zuretzat eta Endokrinologia eta Nutrizio guztia berriz ere biltzea.

 

 

Fco. Javier Santamaría Sandi
Batzorde Antolatzailearen Presidentea

BATZORDE ANTOLATZAILEA

Presidentea:
Fco. Javier Santamaria Sandi 

Idazkaria:
Elsa Fernández Rubio 

Diruzaina:
Pedro González Fernández

Batzordekideak:
Luis Castaño González
Juan Del Olmo Sedano
Mª Carmen Fernández López
Amaya Hidalgo Murillo
Rosa Martínez Salazar
Itxaso Rica Echevarría
Rebeca Sánchez Sánchez
Amaya Vela Desojo

 

BATZORDE ZIENTIFIKOA

Presidentea:
Yolanda García Fernández

Idazkaria:
Mª Carmen Fernández López

Batzordekideak:
Luis Castaño González
Juan Del Olmo Sedano
Elsa Fernández Rubio
Pedro González Fernández
Amaya Hidalgo Murillo
Rosa Martínez Salazar
Itxaso Rica Echevarría
Rebeca Sánchez Sánchez
Fco. Javier Santamaria Sandi
Amaya Vela Desojo