Bazkide eta lagun estimatuok,
Maiatzaren 13an SEDyNEren XXIII. Biltzarra egingo dugu Bilbon, Sociedad Bilbaina-ren egoitzan (Nafarroa kalea, 1). Oraingo zirkunstantzietan ez dakigu ziur ea modu presentzialean soilik egin ahal izango dugun, baina horrela antolatzen ari gara, eta ilusio handiz gainera. Eguna heltzen denean plaza kopuru mugatua izan behar badugu, egoerak behartuta, biltzarra modu mistoan egingo da (streaming eta presentziala), bazkide guztiek parte hartu ahal izan dezaten.
Biltzarraren formatua betikoa izango da, goizez eta arratsaldez, Bilera orokorrekin eta Diabetesen Hezitzaile Terapeutikoentzako saio bereziekin.
Zuen lan edo azterlanen Komunikazioak bidaltzera animatzen zaituztegu. Laburpenak bidaltzeko azken eguna 2022ko apirilaren 19a izango da.
Aldez aurretik eskerrak eman nahi ditugu babesleen lankidetzagatik, zeren urtez urte, euren ekarpenekin, bilera zientifiko hau erraztu eta ahalbidetzen baitute.
Gogo handiz espero dugu berriz ere biltzea eta jardunaldi zientifiko atsegin honen bitartez geu guztion artean hain beharrezkoa den kontaktuari eustea eta gure Elkartearen jarduerekin jarraitzea.
Yolanda García Fernández
Batzorde Antolatzailearen Zuzendaria
BATZORDE ANTOLATZAILEAPresidentea: Idazkaria: Diruzaina: Batzordekideak:
|
BATZORDE ZIENTIFIKOAPresidentea: Idazkaria: Batzordekideak:
|