2020 Aurkezpena

2020 Aurkezpena

Euskadiko Endokrinologia, Diabetes eta Nutrizioko Elkartearen XXII. Biltzarra 

Donostia, Miramar Jauregia.

2020ko Martxoak 6

Lagun estimatua

Iaz, martxoan, SEDyNEren Batzarrak eskatu zigun  XII. Biltzarra 2020an antolatzeko, eta geuk gogo onez hartu genuen eskaria, gugan jarritako konfiantzagatik, baita ilusio handiz ere.

Lerro hauen bitartez, Biltzarraren jardunaldian parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Martxoaren 6an izango da, ostirala. Horrekin batera, eskerrak ematen dizkizuegu, aldez aurretik, zuen parte-hartzeagatik.

Berton egindako azken edizioetan bezala, egoitza Miramar Jauregia izango da, eta bazkaria La Perla jantokian dago aurreikusita.

Gure ustez, egitarauak ahalbidetuko digu Espezialitatearen hainbat alderdi eguneratzea: Laborategia, Endokrinologia Pediatrikoa, helduen Endokrinologia, Diabetesa…

Saiatu gara, halaber, Hezkuntza Diabetologikoak presentzia esanguratsua izatea, goizeko eta arratsaldeko saioetan banatuz.

Ohikoa den bezala, bi komunikazio-saio egongo dira, aurreko edizioetan finkatutako formatuarekin, alegia, ahozko azalpen txikia, laburpen moduan.

Eskerrak ematen dizkiegu Osakidetzari, Osasun-erakundeei eta erakunde farmazeutikoei, ekitaldi zientifiko hau gauzatzen laguntzeagatik.

Bereziki eskertzen ditugu hizlari eta moderatzaileen jarrera eta lankidetza bikainak.

Zuen esku geratzen gara behar duzuen guztirako, eta barkamena eskatzen dizuegu nahi gabe litezkeen akats edo errakuntzengatik.

Espero dugu egun hori aukera ona izatea zuekin batera egoteko, eta edukiaz eta lankide zein lagunekiko topaketaz gozatzeko.

Azken batean, jardunaldi erakargarri eta parte-hartzailea izan dadila guretzat guztiontzat.

Batzorde Antolatzailearen izenean, gure agur beroena.

Ongi etorri denori eta egun horretan gozatzeko aukera izan dezazuela opa dizuegu!

Miguel Mª Goena Iglesias

Batzorde Antolatzailearen Zuzendaria

Presidente del Comité Organizador

BATZORDE ANTOLATZAILEA

Presidentea:
Miguel Mª Goena Iglesias

Idazkaria:
Maite Aranburu Calafel

Diruzaina:
Adolfo Garrido Chercoles

Batzordekideak:
Leire Agea Diaz
Ismene Bilbao Garay
Nerea Egaña Zunzunegui
Cristina Elías Ortega
Cristina García Delgado
Concepción González Villarreal
Miren Intxauspe Lopetegi
Izaskun Olaizola Iregui
Jorge Rojo Álvaro
Maite Saizar Remacha
Alfredo Yoldi Arrieta 

BATZORDE ZIENTIFIKOA

Presidentea:
Amelia Oleaga
Yolanda García

Idazkaria:
Rebeca Sánchez

Batzordekideak:
Leire Isasa
Marta Camarero
Maite Guimón
Josu Pérez
Miguel Mª Goena
Maite Aranbur