Euskadiko Endokrinologia, Diabetes eta Nutrizioko Elkartearen XXVI. Biltzarra
Vitoria-Gazteiz, 2025ko Martxoak 14
Bazkide eta lagun estimatuok,
Euskadiko Endokrinologia, Diabetes eta Nutrizioko Elkartearen (SEDyNE) Zuzendaritza Batzordeak eskatutakoa betez, bere urteko Biltzarra antolatzeari ekin diogu. Biltzarra edizio aipagarri batera iritsiko da oraingoan, zeren XXV.a izango baita. Ekitaldia 2025ko martxoaren 14an izango da Europa Biltzar Jauregian, Vitoria-Gazteizen.
Biltzar hau Endokrinologia eta Nutrizioaren arloetan Euskadin lan egiten dugu guztion topagunea izan da beti. Bertan, gure esperientzia profesionalak konpartitu ditzakegu, aspaldiko lagunak berriro topatu eta endokrinologoen belaunaldi berriak gure ezagutza-eremuan sartu.
Helburu horiek betetzen jarraitzeko, egitarau bat garatu dugu, aurreko biltzarretako gidalerroei jarraituz. Biltzarra egun bakar batean egingo da, ahalik eta pertsona gehien bertaratu ahal izan daitezen. Goizeko eta arratsaldeko saioak egongo dira, hitzaldi magistralak eta mahai-inguruak uztartuz, bai komunak, bitzarrera datozen guztientzat, eta bai aldi berekoak, gure bazkideen profil profesionalei erantzuteko. Gisa berean, espazio bat erreserbatuko da SEDyNEko bazkideek egindako lan zientifikoak aurkezteko.
Ezin ahaztu dezakegu babesleei gure esker ona adieraztea, zeren urtez urte bilera zientifiko hau erraztu eta ahalbidetzen baitute euren ekarpenekin.
Espero dugu ilusio handiz prestatu dugun egitaraua erakargarria izatea zuretzat eta Endokrinologia eta Nutrizio guztia berriz ere biltzea.
Maider Sánchez Goitia
Batzorde Antolatzailearen Presidentea
BATZORDE ANTOLATZAILEAPresidentea: Idazkaria: Diruzaina: Batzordekideak:
|
BATZORDE ZIENTIFIKOAPresidentea: Idazkaria: Batzordekideak: |