2017ko Nutrizio-erizaintzaren gaineko ikastaroa. 1. Edizioa

2017ko Nutrizio-erizaintzaren gaineko ikastaroa. 1. Edizioa

SHARE

IKASTAROAREN HELBURUA: Ikastaroaren helburua da erizaintzako pertsonala nutrizioaren arloan prestatzea, profesional horiek beren gaitasunak erabili ahal izan ditzaten eguneroko jarduera klinikoan malnutrizioa duten pazienteekin.

IKASTAROA NOLA GARATUKO DEN: Ikastaroko gai bakoitza euskal probintzietako batean garatuko da, nutrizioaren arloko adituen eskutik. Zati teoriko bat izango dute, eta beste bat, praktikoa, tailer gisara.

 

EGITARAUA

Eguna: 2017/1/19 – 17:00-20:00h
Lekua: Basurtuko Unibertsitate Ospitalea (Gorbeia gela)

  • Nutrizio-balorazioa
    Txostengilea: Rebeca Sánchez

    • Paziente ingresatuaren eta anbulatorioaren baheketa
    • Paziente ingresatuaren eta anbulatorioaren nutrizio-egoeraren ebaluazioa: gorputz-osaera
  • Disfagiaren balorazioa
    Txostengilea: Natalia Iglesias

    • Baheketa
    • Irensketaren eraginkortasunaren eta segurtasunaren ebaluazioa: MECV-V testa (bolumen-biskositatearen miaketa klinikorako metodoa)

Eguna: 2017/2/2  – 17:00-20:00h
Lekua: Donostia Ospitaletegia

  • Aho bidezko dieta
    • Dieta orekatua prestatzea eta aho bidezko dieta egokitzea
      Txostengilea: Oihana Monasterio
    • Dieta espezifikoak, gaitz hauek dituzten pazienteen nutrizioari eusteko: giltzurrun-gutxiegitasuna, zirrosia, biriketako gaixotasuna, heste-gutxiegitasuna
      Txostengilea: Ihintza Larrañaga
  • Aho bidezko gehigarria
    Txostengilea: Sara Valle

Eguna: 2017/2/16  – 17:00-20:00h
Lekua: Arabako Unibertsitate Ospitalea

  • Nutrizio parenterala
    • Sarbide periferikoko bide zentralak; zainketak eta konplikazioak
      Txostengilea: Gasteizko bena barneko terapiako erizaintza
    • Balantze hidrikoa
      Txostengilea: Carmen Fernández 

Eguna: 2017/3/2  – 17:00-20:00h
Lekua: Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea

  • 6. Nutrizio enterala
    • Nutrizio enteral artifizialerako sarbideak eta haien zainketak s
      Txostengilea: Ana Rosa Molina
  • Zunda bidez elikatzeko nutrizio-prestakinak, eta emateko moduak
    Txostengilea: Eider Etxebarria
  • Konplikazioak
    Txostengilea: Leire Pérez

Eguna: 2017/3/16 – 17:00-20:00h
Lekua: Arabako Unibertsitate Ospitalea

  • Dietaren eta jarduera fisikoaren gaineko inkesta
    Txostengilea: Teresa Serrano
  • orputz-osaeraren balorazioa, eta kaloria-beharren kalkulua
    Txostengilea: >Vanesa Arosa
  • Egokitutako dietak, eta ariketa fisikoa preskribatzea
    Txostengilea: Teresa Serrano
  • Kirurgia bariatrikoa: lehenago eta ondoren
    Txostengilea: Leire Isasa

  Eguna: 2017/3/30 – 17:00-20:00h
Lekua: Galdakao-Usansolo Ospitalea

  • 7. Nutrizioari eustea paziente onkologikoaren kasuan
    Txostengilea: Laura Calles

Oharra: hitzaldiak gaztelaniaz izango dira.

IZENA AURRETIK EMATEA

Izena aurretik ematea hemen
Egun horretatik aurrera, izena aurretik eman dutenei jakinaraziko diegu euren eskaera onartu den ala ez; eta adieraziko diegu zer egin behar duten izen-ematea formalizatzeko eta horri dagokion ordainketa egiteko.

Izen emateko ordaindu beharrezkoa:

Elkartekideak Elkartekoak ez direnak
50 € 100 €

 

SHARE